Info
Bergaran 2007. urtean ospatu zen Kilometroak jaian ere izan ginen. Oraingoan Julen Cobos Errasti "Zakone" artixta bezain pertsona ederrak antolatzen zuen jaima ibiltariaren aitzakipean (openpandorak.org).

Oso egitasmo interesgarria jarri zuen martxan Julenek eta hainbat herrietan parte hartzeko aukera eskeini zigun (Zizurkil, Barakaldo, Bergara, etab).
Horietako batzuetan ere, Andoni Tolosa Dj TAlorekin batera aritu ginen. Zer esan Andoniri buruz. Munduko musiken alorrean (Etno-Tekno deitzen zion berak jartzen zuen musika estiloei :-) maixu handia izan da. Pertsona jakitun bezain jator eta konprometitua gizarte hobeago baten alde etengabe lanean. Zu bezalako gehiago behar ditugu, Andoni :-)

Andoni Tolosa, Dj Talo eta Morau.
Mila esker Julen eta besarkada haundia.